Alkatearen agurra

Alkatearen agurra

Descripción Saludo del Alcalde

Bizi garen garaian, Internet gure bizitzaren parte garrantzitsua da. Atzean geratu da berritasun moduan heldu zitzaigun garai hura, bazirudien bazetorrela, baina ez zigun zuzenean eragiten. Gaur egun, eta are gehiago azken hilabeteetan bizitzea tokatzen ari zaizkigun zirkunstantzia guztien ondoren, pertsona askorentzat zaila da Interneten presentziarik gabeko bizitza ulertzea. Guztion artean komunikatzeko, administrazio-kudeaketak egiteko, nobedadeen berri izateko, aisialdia kontsultatu eta kontsumitzeko edo, besterik gabe, gure errealitatea sakonago ezagutzeko beharrezko tresna baita.

Ikuspegi horretatik, gure webgune berritua aurkeztu nahi dizuegu. Udaleko langileek aguraindarren alde eta hauei zuzenduta lantzen dituzten arlo teknikoei buruzko informazio publikoa izango dugu bertan. Horrez gain, kirolerako, gai sozio-kulturaletarako eta bestelakoetarako informazio eta harreman-gunea ere izango da.

Informazioa emateaz gain, webgune hau interakziorako ate irekia izatea nahi dugu, gure udalerriko bizi-kalitatea eta ingurunea hobetzea helburu duten era guztietako iradokizunak, hausnarketak edota ekarpenak jasotzeko gai izango dena. Aguraingo herritarrekin komunikatzeko aukera emango digun tresna izatea nahi dugu , zuen interesekoa izan daitekeen edozein gai guri helarazteko.

Dakizuenez, Internet mundura irekitako leiho bat da, etxe guztietara iristeko aukera paregabea, izkinaren bueltan daudenetara, zein kilometrotara eta kilometrotara daudenetara. Eta herritarrekin elkarreragiteko aukera paregabea ere bai. «Internet elkarrekiko harremanetarako plataforma bat da, baita munduan barrena ezagutaraztekoa ere, eta Agurainen ere hala izatea nahi dugu, ezin dugulako eta ez dugulako alferrik galdu nahi honek munduko herritar gisa eskaintzen digun aukera ikaragarri hau».

Beraz, animatzen zaituztet erabiltzera eta ezagutzera ematera; izan ere, esan bezala, Agurain munduan barrena ezagutarazteaz gain, elkarreraginean aritzeko eta informatzeko pentsatuta dago, Udal honen eta bertako herritarren arteko lotura izateko, herri honen parte eta herri honetaz harro sentitzeko tresna izan dadin.