Ingurumena
Ingurumena
• Helbidea: Zapatari Kalea 15
• 01200 - Agurain (Araba)
• Telefonoa: 945 30 01 55
• Posta elektronikoa: arabakolautada.ingurumena1@ayto.araba.eus Ordutegia: Azteazkena: 08:00 – 15:00
• Posta elektronikoa: ingurumena@agurain.eus Ordutegia: astelenetik ostirala 08:00 – 15:00
-
Hondakinen gaikako bilketaren aldaketa
Datozen hilabeteetan, Arabako Lautadako Kuadrillak kudeatutako hondakinak gaika biltzeko sistema berria jarriko da martxan. Aldaketa nagusia identifikazio-txartel bat ezartzea izango da, hondakin organikoaren edukiontzia, gainerakoen edukiontzia eta gainerakoen eta ontzien bilketa pneumatikorako ahoak irekitzeko, hondakinen bereizketa hobetzeko eta birziklatzea areagotzeko helburuarekin.
Informazio gehiago
❓ Ohiko galderak (FAQ)
-
Zurekin pausoz pauzo
Aguraingo Udalak herritarrei zuzendutako informazio eta sentsibilizazio kanpaina bat egingo du irailean eta urrian. Informazio-saioak, txartelak emateko eta sistema berriaren funtzionamendua azaltzeko atez ateko bisitak, denda eta ostalaritza-establezimenduentzako arreta espezifikoa eta txartelak jasotzeko eta zalantzak argitzeko informazio-puntu bat izango ditu.
-
Hondakin organikoen birziklapen kit-a udaletxean zain duzu!
Aguraingo udaletxetik hondakin organikoen birziklapena sustatu nahi dugu eta herritarrei ahalik eta errazago egitea izango da gure helburu nagusia. Horregatik, zuen eskura jartzen dugu doako birziklapen-kit-a, hurrengo materialak barne hartzen dituena:
-Etxeko kuboa
-Poltsa konpostagarriak
Zuen kita jasotzeko, gerturatu udaletxera
Hondakin organikoak kokatu berriko edukiontzi marroietan bota behar dira.
FRAKZIO ORGANIKOAREN BILKETAREN KALITATEAREN JARRAIPENA ETA JOERA
Zalantzarik izanez gero, deitu 945 30 01 55 zenbakira edo idatzi ingurumena@agurain.eus posta elektronikora.
-
Tamaina handiko hondakinen bilketa bilketa
Hitzorduak kudeatzeko sistema berria!
Orain, 652 930 060 telefonora deitzean (telefonoa eta WhatsApp), Nereak, gure ahots automatikoko laguntzaileak, azkar eta erraz kudeatuko du zure hitzordua.
Gogoratu: aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Bilketa hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren asteartean mantenduko da, eta tresnak aurreko astelehenean utzi beharko dira, astearteko 20:00etatik 8: 00etara, hurbilen dauden edukiontzi edo postontzien ondoan.
Zer hondakin eman ditzakezu?
Altzariak: besaulkiak, sofak, aulkiak, aparatuak, koltxoiak eta somierrak, linea zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, hozkailuak, telebistak, tamaina txikiko tresna elektrikoak: ordenagailuak, irabiagailuak, plantxak...
Zerbitzu honetaz gain, GARBIGUNEa eskura duzuela gogorarazten dizuegu. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9: 30-14:00 eta 16:00-18: 30 eta larunbatetan 9: 00-14:00.
-
Puntu berde mugikorra
Informazioa hemenGarbigune mugikorraren zerbitzua. Herrigune guztietatik igarotzen da, egutegi bat ezarrita duten garbiguneko instalazio batetik izan ezik. .
-
Hondakinak berrerabiltzea – Bigarren bizitza
Diagnostikoa ikusiBerrerabiltzeko edukiontzi zurietan utz ditzakezu:
• Erabilitako arropa eta ehunak. • Oinetakoak. • Osagarriak (poltsak, gerrikoak, etab.) • Liburuak. • Jostailuak. • Bazar-objektuak. • Etxean erabiltzeko tresna elektriko eta elektroniko txikiak.
Material horiek ahalik eta gehien berrerabiltzeko aukeratzen dira, haien balio-bizitza luzatuz eta hondakinen sorrera murriztuz.
-
Garbigune
Garbiguneak Arabako garbiguneen sareko garbiguneen funtzionamendu bera du. Informazio gehiago hemen.- • Dirección: Zumeta Kalea 2
- • 01200 - Agurain (Araba)
- • Telefonoa: 945 31 26 51 / 673 00 51 00
- • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:30-14:00 eta 16:00-18:30 Larunbatean 9:00-14:00 Igande eta jaiegunetan itxita
-
Aguraingo amianto-errolda
MEMORIAIndarrean dagoen legedia betez eta Eusko Jaurlaritzaren jarraibideak jarraituz, Aguraingo Udalak amiantoa duten materialen zentsua gauzatu du udalerrian. Lana hiru fasetan garatu da: aurrez aurrekoa, oinarrizkoa eta zehatza, jabetza publikoko eraikinetan arreta berezia jarriz.
Helburua, amiantoa duten materialak identifikatzea eta behar bezala kudeatu eta kentzeko plangintza egitea da, 2028. urtea baino lehen. Horrela, herritarren osasuna eta ingurumenaren babesa bermatzen dira. Jarraian, lortutako emaitzak eta aurreikusitako erretiratzeko-plana biltzen dituen memoria osoa kontsulta daiteke.
Nola erabili edukiontziak eta postontziak?
-
Birziklatu zalantzarik gabe
Birziklatu zalantzarik gabe
-
Edukiontzi marroia erabili
Edukiontzi marroia erabili
Edozein kontsulta, zalantza edo iradokizunen aurrean, jar zaitezte harremanetan Udalarekin.
-
Udal Mugikortasun Plana
Udal Mugikortasun Plana
Udalerriko mugikortasuna hobetzeko helburuarekin sortu da plana -
Bizikleta bideen eta ibilbide berdeen LPS
Bizikleta bideen eta ibilbide berdeen LPS
Araban mugikortasun iraunkorra garatzeko azpiegituren hiriarteko sare berriak sortzea jasotzen duen plana
-
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak
Zuazoko Errepidea kaleko 11. zenbakian kargatzeko gune publiko eta doakoa. Beharrezkoa da kargatzea banku-txartelaren bidez aktibatzea.
Bat txartela
-
BAT Txartela
BAT Txartela
Zerbitzu publikoaren ordutegia
-
Autobus
Informazio gehiago hemenLekualdaketak egiten dituen linea erregularra NA-4 Iruñea-Gasteiz da.
2023ko maiatzaren 4etik Aurrera
Iruñetik-Vitoria-Gasteizera
Vitoria-Gasteiztik Iruñera
-
arababus
Informazio gehiago hemenBaterako markari zerbitzua ematen dioten autobus-lineak: 4. linea, Gasteiz-Narbaiza; eta 5. linea: Gasteiz-Alegría-Dulantzi-Araia
5 LINEA: Gasteiz - Alegria-Dulantzi - Araia
4 linea: Vitoria-Gasteiz - Narbaiza
-
Eskualdeko garraioa
Informazio gehiago hemenEskualdeko lineak hauek dira:
Linea 8A, Alegria-Dulantzi-Agurain: Ordutegia ikusi y Ikusi Mapan
Linea 8B, Agurain-Ozaeta: Ordutegia ikusi y Ikusi Mapan
Linea 9A, Agurain-Gordoa-Araia: Ordutegia ikusi y Ikusi Mapan
Linea 9B, Agurain-Durruma-Araia: Ordutegia ikusi y Ikusi Mapan
AURRETIKO ERRESERBA: eskualdeko Garraio Zerbitzuak, nolanahi ere, egin beharreko bidaiaren aurreko eguneko 20: 00ak baino lehen egindako erreserba behar du. 945 18 20 60 telefonotik (astelehenetik ostiralera 7: 30etik 20: 00etara eta larunbatetan 8: 00etatik 15: 00etara)
-
Jaibus 2026
Informazio gehiago hemenVital Fundazioak gazteak 27 helmugatara eramango ditu, 52 ibilbide desberdinen bidez, horien artean Vitoria-Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietara.
Arabako herrietara doazen autobusak 23:30ean abiatuko dira ibilbideko lehenengo puntutik. Itzultzeko, bi ordutegiren artean aukeratu ahal izango da: goizaldeko 3:30ean edo 6:00etan.
Gainera, zenbait udalerrik ordutegi bereziak izango dituzte, bai joaneko ordutegian, bai itzulerako ordutegian (Ordutegi bereziak hemen kontsulta dezakezu.). Andre Maria Zuriaren jaietarako zerbitzua, berriz, 22:30ean aterako da abiapuntuetatik, eta itzulera hiriburutik egingo da, 7:30ean.
Kanpainaren informazio eta arretarako telefonoa: 945203459
-
Tren
Informazio gehiago hemenHainbat lineak bidaiarien garraioari zerbitzua ematen diote, batzuk ibilbide luzekoak eta beste batzuk aldirikoak
-
Galzar parkea
Aisialdirako parkea, udal zabortegi zaharraren zigilatzearen emaitza
-
Oriamendi parkea
Udal EUTEak hartzen dituen aisialdirako parkea
-
Pedroko hezegunea
Leheneratze-fasean dagoen hezegunea, hegaztiak ikusteko gunea
-
Autokontsumorako etxeko kortak
Informazio gehiago
-
Hiri-izurriteen kontrola
Bizikidetza arduratsua eta prebentzioa
Udalak hiri-izurriteak zaintzeko eta kontrolatzeko aldizkako jarduerak garatzen ditu, osasun publikoa babesteko, espazio publikoaren kalitateari eusteko eta espezie jakin batzuen ugalketarekin lotutako arazoak prebenitzeko.
Arratoien eta karraskarien kontrola
Udal-zerbitzuek ikuskapen, jarraipen eta arratoiak hiltzeko kanpainak egiten dituzte saneamendu-sarean, espazio publikoetan eta udalerriko beste zona sentikor batzuetan. Herritarren laguntza funtsezkoa da:
• Bide publikoan janari-hondarrik ez uztea.
• Hondakinak edukiontzi itxietan behar bezala uztea.
• Patioak, orubeak eta espazio pribatuak garbi edukitzea.
• Espazio publikoetako gorabeherak edo begiztatzeak jakinaraztea.
-
Tigre eltxoa: Aedes eltxoaren zaintza entomologikorako beste kanpaina bat
Aedes generoaren barruan, bi espezie dira probintzia osoan detektatu direnak: Aedes japonicus eta Aedes albopictus (eltxo tigre izenez ezagunagoa).
Udalerriko bi lekutan 5 arrautza-tranpa jartzea izango da zaintza-kanpaina (10 arrautza-tranpa, guztira), eltxo hori badagoen edo ez detektatzeko. Arrautza-tranpa 250-300 ml-ko ontzia da, kloroa kendutako urez betetzen dena, eta egurrezko oholtxo bat sartzen da bertan (tablex), eltxoek han jartzeko arrautzak.
Oholtxo horiek hamabostero kentzen dira, eta gero, NEIKERren laboratorioan aztertzen, mikroskopio bidez. Arrautzak ikusten badira, kontaketa egin, eta, ondoren, larbak eklosionatu etalarbetatik eltxo heldurako urratsa egiten da, Aedes espeziea identifikatu ahal izateko (Ae.albopictus edo Ae.japonicus).
-
Aurtengo udan, inoiz baino gehiago, kontsumitu ura arduraz
Aurtengo udan, inoiz baino gehiago, kontsumitu ura arduraz
Litro mordo bat aurreztu ditzakegu ia konturatu gabe
-
Gordailuak
- Agurainek 4 gordailu ditu hiriguneak eta industrialdeak hornitzeko
• Egileor 300 m3 (2009. urtea)
• Opakua 160 m3 (1975. urtea)
• Agurain 5000 m3 (2019. urtea)
• Agurain 5000 m3 (2021. urtea)
- Agurainek 4 gordailu ditu hiriguneak eta industrialdeak hornitzeko
-
Hondakin Uren Araztegia (HUA)
Instalazio horrek bermatu egiten du ingurune bereziki sentikorra, Zadorraren goiko ibilgua, alegia, Uribarriko urtegian ura isurtzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko hornidura-iturri nagusia.
-
Putzu septikoak
Udalerrian 5 hobi septiko daude: bi Opacuan, bat Arrizalan, bat Alanguan eta bat Eguileorren, herri horietako ur beltzak arazteko.
-
Arabako Urbide Ur Partzuergoa
Informazio gehiago hemenAguraingo Udala 2021eko amaieran bihurtu da Partzuergoko kide
Lekua: Aguraingo Udaletxean, 2. solairuan Jendaurreko
ordutegia: osteguna 9: 00etatik 14: 00etara H
elbide elektronikoa: arretabulegoa3@urbide.eus
Telefonoa: 945035 035
WhatsApp: 688661857
Matxurak: 610 724 378