Ongi etorri Aguraingo Udaletxera
Berriak
Trantsizio energetikoa ahalik eta modu partekatu, ordenatu, justu eta arduratsuenean bermatuko duen eztabaida sozialari premiaz ekitea eskatu du Aguraingo Udalak.
2026/04/24
Aguraingo Udalak eskatu die eskumena duten erakundeei (Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundia) premiaz ekin diezaiotela benetako eztabaida sozial bat abian jartzeari, trantsizio energetikoa ahalik eta modu partekatu, ordenatu, justu eta arduratsuenean egin ahal izateko. Atzo osoko bilkuran onartu zen mozio batean jasota dago eskaera hori.
"Gure udalerritik Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi diogu bere erantzukizuna bere gain har dezala proiektu eolikoak eta fotovoltaikoak hedatzeko agindua ematerakoan. Eta klima-ren aldeko itun soziala gauzatu dadin, benetako eztabaida soziala aktibatzea eskatzen dugu, baliabide tekniko, ekonomiko eta pertsonal nahikoak izango dituena", azpimarratu du Aguraingo alkatea Raul Lopez de Uraldek.
Era berean, Arabako Foru Aldundiari eskatu diote bere ardura bere gain har dezala, Eusko Jaurlaritzarekin batera eskualdeko eztabaida-prozesu horiek bultzatzeko, energia-trantsizioa ahalik eta modu partekatu, ordenatu, justu eta arduratsuenean bermatzeko. "Prozesu honetan guztian, udalerriok eskuak eta oinak lotuta ditugu, eta kezkatuta ikusten dugu gure herritarren artean kontrolik gabeko proiektuen ugaritze horrek sortzen duen ezinegona. Neurriak hartzeko eta prozesu justu, ordenatu eta orekatu bati ekiteko garaia da", gaineratu du.
Zuzeneko sarrerak
-
Egoitza elektronikoa
Egoitza elektronikoa
Hemendik online egin ahal izango dituzu izapideak; horretarako, BAKQ ziurtagiria edo onartutako beste edozein ziurtagiri elektroniko beharko duzu.
-
Aurretiko hitzordua
Aurretiko hitzordua
Hemendik aurretiko hitzordua eskatu ahal izango duzu.
-
Kontratatzailearen profila
Kontratatzailearen profila
Hemendik kontratatzailearen profilera joan zaitezke.
Agenda eta ekitaldiak
-
Maiatzaren 7tik aurrera, URBIDEko herritarrari arreta emango zaio kirol-guneko bulegoan
MAI 07 MAI 07
Maiatzaren 7tik aurrera, URBIDEko herritarrari arreta emango zaio kirol-guneko bulegoan
-
Sexaguzu: Lautadako sexualitate informazio gunea
MAI 13 MAI 13
Kirol-gunea
Sexaguzu: Lautadako sexualitate informazio gunea
Sexualitate informazio eta aholkularitza gunea Ikasturte honetan ere sexaguzu zerbitzua izango dugu Lautadan.
-
Zinema: Incontrolable
MAI 17 MAI 17
Harresi aretoa
Zinema: Incontrolable
John Davidsonen benetako istorioa. Touretteren sindromea diagnostikatu zioten 15 urterekin, eta bere kideek zorotzat jo zuten (espasmoak eta irainekiko inkontinentzia dira sintoma nagusietako bi). Johnek gutxik ezagutzen zuten baldintza batekin...
-
"Hablemos de la cárcel" mahai-ingurua
MAI 20 MAI 20
Ayuntamiento de Agurain
"Hablemos de la cárcel" mahai-ingurua
Kartzela Pastoraltza-Gizabideak, une honetan, 50 boluntario inguru ditu. Arabako elizbarrutiko boluntario guztiak parrokietatik joaten dira, hau da, parrokiatik bertatik ari dira lanean. Presoak 950 inguru izango dira, 70 inguru emakumeak dira,...






