Ongi etorri Aguraingo Udaletxera

Ongi etorri Aguraingo Udaletxera

Berriak atala

Berriak

Eduki publikatzailea

Eusko Jaurlaritzak, froga bat egingo du datorren azaroaren 13an, Arabako lurralde historiko osoan, ES-Alert sistemaren eraginkortasuna egiaztatzeko, larrialdi edo hondamendi handiko kasuetan herritarrei abisuak emateko.

Eusko Jaurlaritzak, SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren bitartez, Es-Alert sistemaren simulakro bat egingo du datorren ostegunean, azaroak 13, 12:00ak aldera, larrialdi handiko edo hondamendi kasuetarako herritarrei abisuak emateko, Arabako lurralde historikoan soilik. Telefono mugikorretara abisu bat bidaliko da, alerta-txistu bat igorriko duena, eta mezu lasaigarri batekin batera joango da. Mezu horrek adieraziko du proba bat dela, eta ez benetako arrisku-egoera bat.

Txistu-hotsa entzun ondoren, alerta mugikorretan jasotzen dutenek honako mezu hau irakurri ahal izango dute:

112 SOS DEIAK EUSKADIK EGINDAKO ALERTA MASIBOEN AKTIBAZIO-FROGA

Larrialdi-hondamendi egoeren aurrean herritarrei telefono mugikorretara bidaliko zaien alerta-sistemaren froga-mezu bat da. Eskerrik asko.

Mezua irakurri ondoren, sakatu Onartu pantailatik ezabatzeko.