Ongi etorri Aguraingo Udaletxera
Berriak
XII. Osasun Mentaleko Jardunaldiak
2024/09/04

Osasun mentalaren gabezia jada osasun publikoaren arazoa da, adin-tarte guztiei eragiten diena, eta horren inguruan oraindik ere desinformazio eta mito ugari daude. Osasun-arazo horien ulermenean sakontzeak gure ingurunean oso agerian dagoen errealitate batera hurbil gaitzake, eta, horrela, gaixotasun mentalaren diagnostikoa duten pertsonen desestigmatizazioa lagundu.
Aurten, lehen jardunaldian, irailaren 12an, "Eutanasia, heriotza duina eta erabakitzeko eskubidea" izeneko gaia jorratuko da, eta Nélida Rodriguez Martinezek (mediku erretiratua eta Mabel Marijuan Angulok (bioetika irakasle erretiratua) parte hartuko dute mahaian. Biak DMD-DHE Duintasunez Hiltzeko Eskubidea Elkarteko kideak dira.
Irailaren 19an, Maribi Armendariz Iraola (Psikologo Klinikoa) eta Ainara Baglietto Leturiondo (Aniturri BHIko hezitzailea) "Osasun mentala haurtzaroan eta nerabezaroan" gaia jorratuko dute, beren esperientzia praktikotik hitz eginez gazteek eta nerabeek dituzten arazoei eta egoerei buruz eta prebentzioaren arloko jardunari buruz.
Jardunalia hau ixteko. Irailaren 26an, Estibaliz Linares Bahillok (Gizarte Lanean graduatua eta ikertzailea) eta Ziortza Carranzak (psikologoa eta sexologoa) "Harreman toxikoak eta genero indarkeria" izango dute hizpide.
Aurten, berrikuntza gisa, Josune García de Vicuña Quintanak parte hartuko du mahaien aurkezpenean eta dinamizazioan.
Gainera, Harresi Aretoak Osasun Mentalarekin lotutako zine eta antzerki programazio berezia eskainiko du.
Zehazki, irailaren 14an, larunbata, 19:00etan "Locos" antzezlana egingo da José Pascual Abellanekin, eromenaren benetako jatorria ezagutzeko eta gaixotasun mentalari buruzko estereotipoak apurtzeko.
Irailaren 28an, larunbata, 19:00etan, Sergio Arróspide aurkezleak "La sombra" bakarrizketa aurkeztuko du.
Pertsona guztiak parte hartzera animatzen ditugu.
Zuzeneko sarrerak
- Egoitza elektronikoa
Egoitza elektronikoa
Hemendik online egin ahal izango dituzu izapideak; horretarako, BAKQ ziurtagiria edo onartutako beste edozein ziurtagiri elektroniko beharko duzu.
- Aurretiko hitzordua
Aurretiko hitzordua
Hemendik aurretiko hitzordua eskatu ahal izango duzu.
- Kontratatzailearen profila
Kontratatzailearen profila
Hemendik kontratatzailearen profilera joan zaitezke.
Agenda eta ekitaldiak
- Aguraingo gazte udalekuak 2025 EKA 10 EKA 18
Aguraingo gazte udalekuak 2025
Aguraingo Udalak, Gazteleku Gazte Programarekin koordinatuta, 10 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduera programa berezia eskaintzen du uztailerako. Izen-emateak aurrez aurre egin ahal izango dira uztailaren 13tik 15era, 17:00etatik...
- Jon deunan jaiak 2025 EKA 21 EKA 24
Jon deunan jaiak 2025
- Energia-komunitateentzako arreta presentziala (EKB-ren bulegoa) EKA 26 EKA 26
Aguraingo udaletxean, kalea, 15
Energia-komunitateentzako arreta presentziala (EKB-ren bulegoa)
¿Noizbait zure herrian edo auzo-komunitatean energia-komunitate bat sortzea pentsatu duzue? Zatoz Arabako EKBra zure Energia Komunitatea sortzeko aholkularitza, prestakuntza eta laguntza emango dizugu
- "GUAYABERAS NEGRAS" kontzertuan. (Madril) Jazzherrian 2025 UZT 04 UZT 04
San Juan Plaza
"GUAYABERAS NEGRAS" kontzertuan. (Madril) Jazzherrian 2025
Guayaberas Negras taldea 2011n jaio zen. Taldearen sorreran bi musikarik parte hartu zuten: Luis Fuente gitarra-jotzaileak (Tonino Carotone, Frank T, Rollin ‘Black Dice, El Pájaro Metálico) eta Antonio Pax bateria-jotzaileak (La Vaca Azul, Tres mil...