Ongi etorri Aguraingo Udaletxera

Ongi etorri Aguraingo Udaletxera

Berriak atala

Berriak

Eduki publikatzailea

null AGURAIN BONO #konektagurain €15 -> €20

AGURAIN BONO #konektagurain €15 -> €20

AGURAIN BONOaren funtzionamendua:

- 2022ko azaroaren 21etik aurrera, Aguraingo Udalak eta Lautada Bizirik ACICSAk 2000 bonu jarriko dituzte zirkulazioan, 15 euroko balioa dutenak. Horiekin 20 euroko erosketak egin ahal izango dira atxikitako establezimenduetan. Bonu bakoitza erosketa bakar batean erabili beharko da eta ezingo dira lau bonu baino gehiago pilatu erosketa bera ordaintzeko. Atxikitako establezimenduetan erosteko bonoaren iraungitze-data: 2023ko urtarrilaren 31.

- 5 euroko deskontu horrek erakargarriago egingo ditu atxikitako lokaletan egindako erosketak, eta Aguraingo Udalak diruz lagunduko du osorik, Lautada Bizirik ACICSAk Udalarekin duen hitzarmenaren bidez. Deskontu hori bateragarria da merkealdiarekin eta establezimenduak berak antolatzen dituen beste promozio eta eskaintza batzuekin.

- Aguraingo Udalaren harreran (Zapatari k., 15), azaroaren 21etik kanpaina amaitu arte, udalerrian erroldatuta dauden adin nagusiko pertsonek erosi ahal izango dituzte. Erroldatuta ez dauden adinekoek 2022ko abenduaren 21etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte. Pertsona batek gehienez ere 4 AGURAIN BONO erosi ahal izango ditu erosketaren unean, kanpaina osoan zehar. Horretarako, jatorrizko NAN/AIZ aurkeztu beharko da, aurrez aurre, edo hirugarren pertsonen baimenak, NAN/AIZ zenbakia adierazita. Udalak NAN/AIZ zenbakia gordeko du, pertsona batek 4 bonu baino gehiago erosi ezin izateko egin beharreko egiaztapenak egiteko.

Nola eman dezake izena establezimendu batek AGURAIN BONOan?

Kanpaina honetan soilik parte hartu ahal izango dute enpresaburu autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek (50 langile baino gutxiago eta urtean 10 milioi euro baino gutxiagoko fakturazioa dutenek), baldin eta gutxienez publikoarentzako salmenta-puntu bat badute Agurainen, Lautada Bizirik ACICSAko kide izan ala ez.

AGURAIN BONO OINARRI OSOAK

NEGOZIOETARAKO INSKRIPZIOA

ATXIKITAKO ESTABLEZIMENDUEN ZERRENDA