Berriak

Berriak

Descripción noticias

Hemen aurkituko dituzu herritarrentzat interesgarriak diren gaur egungo gertaerak. Albistearen titularra, deskribapena eta datak adierazten ditu.

Eduki publikatzailea

null Tigre eltxoa: Aedes eltxoaren zaintza entomologikorako beste kanpaina bat

Tigre eltxoa: Aedes eltxoaren zaintza entomologikorako beste kanpaina bat

Aedes generoaren barruan, bi espezie dira probintzia osoan detektatu direnak: Aedes japonicus eta Aedes albopictus (eltxo tigre izenez ezagunagoa).

Udalerriko bi lekutan 5 arrautza-tranpa jartzea izango da zaintza-kanpaina (10 arrautza-tranpa, guztira), eltxo hori badagoen edo ez detektatzeko. Arrautza-tranpa 250-300 ml-ko ontzia da, kloroa kendutako urez betetzen dena, eta egurrezko oholtxo bat sartzen da bertan (tablex), eltxoek han jartzeko arrautzak.

Oholtxo horiek hamabostero kentzen dira, eta gero, NEIKERren laboratorioan aztertzen, mikroskopio bidez. Arrautzak ikusten badira, kontaketa egin, eta, ondoren, larbak eklosionatu etalarbetatik eltxo heldurako urratsa egiten da, Aedes espeziea identifikatu ahal izateko (Ae.albopictus edo Ae.japonicus).

Informazio gehiago