Berriak

Berriak

Descripción noticias

Hemen aurkituko dituzu herritarrentzat interesgarriak diren gaur egungo gertaerak. Albistearen titularra, deskribapena eta datak adierazten ditu.

Eduki publikatzailea

Agurainek LEZAO Kirolgunea inauguratu du

Agurainek LEZAO Kirolgunea inauguratu du

Agurainek Lezao Kirolgune berritua inauguratu du eta bertan izan dira instituzio ezberdinetako agintari eta ordezkari politikoak. Aurreikusitako inbertsioa 7,5 milioi euro ingurukoa izan da, kiroldegia, pilotalekua, igerilekuaren aislamendu termikoa eta kanpoko urbanizazioa berritzeko.

Esku-hartzeak goitik behera aldatu du espazio zaharraren osaera. Aguraingo kirol diziplina guztien beharrak asetzeko erabilera anitzeko pista egokitzea izan da erronka tekniko konplexuenetako bat. Lehen esparru bakarra zena bi eremu handitan banatu da orain: frontoia eta erabilera anitzeko espazioa. Banaketa berri horri esker, hainbat talde-kirol aldi berean egin ahalko dira, hala nola hockeya, saskibaloia eta areto-futbola.

Ohar osoa