Berriak

Berriak

Descripción noticias

Hemen aurkituko dituzu herritarrentzat interesgarriak diren gaur egungo gertaerak. Albistearen titularra, deskribapena eta datak adierazten ditu.

Eduki publikatzailea

Agurainek Altsasu eta Miranda arteko tren zerbitzu berrian maiztasun gehiago, irisgarritasuna bermatzea eta BAT txartelarekiko bateragarritasuna proposatu ditu.

Agurainek Altsasu eta Miranda arteko tren zerbitzu berrian maiztasun gehiago, irisgarritasuna bermatzea eta BAT txartelarekiko bateragarritasuna proposatu ditu.

Altsasu eta Miranda arteko tren zerbitzu berrian maiztasun gehiago, irisgarritasunean hobekuntzak eta BAT txartelarekiko bateragarritasuna proposatu ditu gaur Aguraingo Udalak. Hala jakinarazi dio gaur Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriko sailburuari, trenbide-korridoreko udalekin gaur egin duten bileran.

"Oso ongi baloratzen dugu zerbitzuaren ezarpena. Datu zehatzik ez dugun arren, badakigu asko handitu egin dela orain trenez desplazatzen den jendearen kopurua. Baina premiazkoa eta beharrezkoa da hiru eremu horietan zerbitzua hobetzen jarraitzea: maiztasunak, irisgarritasuna eta BAT txartelarekiko bateragarritasuna", nabarmendu du Raul Lopez de Uralde Aguraingo alkateak.

Ohar osoa