Agenda

Agenda

Agendaren deskribapena

Hemen aurkituko dituzu kategorien arabera programatuta dauden jarduerak. Eguna, ordua, lekua eta prezioa agertuko dira, besteak beste.

Kategoria nabigatzailea

Eduki publikatzailea

Aguraingo inauteriak 2026

2026/02/13tik 2026/02/17ra

20:00 - 20:00

Agurain

Doako

 
 

Otsailak 13, ostirala
20:00 Porrero eta Sorginaren agurra Aguraingo Musika Bandarekin. Andra Mari plazara iristean “Aguraingo Iñauteria” doinua dantzatuko da.

Otsailak 14, larunbata
12:00 Kalejira Aguraingo musika bandaren eskutik.

18:45 Haurrentzako dantzaldia, Lisker taldearekin, Andra Mari plazan. Mozorro lehiaketa taldean.

Sariak: haur talderik onena (Harresiko zinemarako sarrerak) eta familiarik onena (Harresiko zinemarako sarrerak).

24:15 Gau dantzaldia Lisker taldearekin Andra mari enparantzan.

24:30 -  2:00. MOZORRO TXAPELKETA  eta SARI BANAKETA Dantzaldian bertan.

SARIAK: 200 € Talderik hoberena, 75 € banakako  mozorro hoberena eta 85 € sari berezia.
 

Otsailak 15, igandea.
12:00 Herri inauteriak Aguraingo kaleetan zehar, musika-animazioz. Topagunea Euskal Herria plazan.
Mozorrotzeko eta parte hartzeko deia egiten zaie nahi duten guztiei.

Otsailak 17, asteartea
17:00 Txokolatada Andra Mari plazan. Lope de Larrea ikastolako euskara batzordeak antolatuta.

18:00 Kalejira “ZirkoBira” taldearekin herriko kaleetan zehar.
18:30 Porrero eta Sorginaren azken agurra musika animazioarekin Aguraingo musika eskolako ikasleen eskutik.

Informazio gehiago

Antzeko gertaerak