"Meriendas en compañía": lehen kafea, azaroaren 3an
2023/10/30

Bakardadearen aurkako estrategiaren barruan, Virgen de Sallurtegui elkarteak, Aguraingo Udalaren laguntzarekin, harremanetan jarri, etxetik atera eta hitz egin behar duten pertsonei zuzendutako programa bat jarriko du abian, "Meriendas en compañía" izenekoa.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak diruz lagundutako jarduera honen helburua da bakarrik bizi diren edo sentitzen diren pertsonak Adinekoen Zentrora beste pertsona batzuekin batera kafea hartzera hurbiltzea.
Lagunartean kafeak edo meriendak psikologo batek dinamizatuko ditu, eta bakardadearen hainbat alderdi taldean orientatzen eta lantzen saiatuko da.
Lehenengo kafea datorren ostiralean, azaroak 3, egingo da, 16:30etatik 18:00etara, Aguraingo Adinekoen Zentroan.
Lagunartea behar duen norbait ezagutzen baduzu, animatu parte hartzera.