Eduki publikatzailea

null Virgen de Sallurtegui Jubilatuen Elkarteak, Aguraingo Udalarekin elkarlanean, "Lagunartean Askaltzera" programa jarriko du abian

Virgen de Sallurtegui Jubilatuen Elkarteak, Aguraingo Udalarekin elkarlanean, "Lagunartean Askaltzera" programa jarriko du abian

La Asociación de Personas Jubiladas Virgen de Sallurtegui, en colaboración con el Ayuntamiento de Agurain, pone en marcha el programa “Meriendas en Compañía”

Lehenengo kafea datorren ostiralean, azaroaren 3an, izango da 16.30ean eta udal gobernuko kideek parte hartuko dute.

Ostiralean hasiko da Agurainen "Lagunartean Askaltzera" ekimena, bakardadearen aurkako estrategiaren barruan, Virgen de Sallurtegui Jubilatuen Elkarteak, Aguraingo Udalarekin lankidetzan, abian jarri duen jarduera.

Beste pertsonekin harremanetan jartzeko, etxe k irteteko eta hitz egiteko beharra duten pertsonei zuzenduta dago ekimen hau.

Programaren helburua da bakarrik bizi diren edo sen tzen diren pertsonak Adinekoen Zentrora hurbiltzea kafea hartzera beste pertsona batzuekin batera.

"Lagunartean Askaltzera" horiek psikologo batek dinamizatuko ditu, eta bakardadearen hainbat alderdi taldean orientatzen eta lantzen saiatuko da.

Lehenengo kafea datorren ostiralean, azaroaren 3an, izango da 16:30tikk 18:00etara eta, hiru saiotako proiektu pilotu bat emango dio hasiera. Hurrengo datak azaroaren 15ean eta abenduaren 1ean aurreikusita daude. Horietan guztietan udal gobernuko kideek ere parte hartuko dute.

Aguraingo Udaleek bertan parte hartzeko deia egin dute bereziki euren burua idenifikatuta ikusten dutenei eta era berean, konpainia behar duen norbait ezagutuz gero, animatu edota laguntzeko deia egin die.

Guk kafea jartzen dugu, zuk konpainia!