Lautadako gizon taldea martxan. Maskulinitate parekide berriak eraikitzen
2025/02/20tik 2025/02/20ra
18:30 - 20:30
Sala Manu Yanke
Agurain: Manu Yanke aretoa (urtalirrak 23 eta otsailak 20)
Maskulinitate berriak tailerra berrietan eta agendan sartzeko Lautadako gizonei zuzendutako tailer hauen bitartez, matxismoaren deseraikuntza jorratu nahi dugu, sexu bereko pertsonen arteko eta beste sexuarekiko harreman ahalik eta parekideenak eta sexismorik gabeak izatea bilatu nahi dugu.
Helburu nagusia norberarekin eta gainerako pertsonekin harremanak eraikitzea da, patriarkatuaren eraginetik ahalik eta urrunen. Gizonek hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez jaso ditugun baldintzapen sexistak lehengoratzean datza. Gure asmoa maskulinitate patriarkal tradizionaletatik kanpo kokatuko den maskulinitate eredu baterantz aurrera egitea da, botere-harremanetan eta indarkerian oinarritu beharrean, maitasunean, zaintzan, errespetuan eta lankidetzan oinarrituko dena.
Lautadako gizonei zuzendutako saioak eskainiko dira, 2 ordukoak. Tailer horietan, alde teoriko bat eta bizipenetan oinarritutako beste bat egongo lirateke, gizonek kontzientzia hartzeko helburuarekin.
Izan ere, lehenik eta behin, gure maskulinitateak berrikusteko beharraz jabetu beharko dute, bai eta horiek gugan, emakumeongan eta, oro har, jendartean eragiten duten kalteez jabetu eta sentsibilizatu ere.