Errefusa edukiontzi berriak
2026/11/02
Errefusa edukiontzi berriak instalatuta daude, sobretapa txiki batekin poltsak uzteko. Etxebizitzetarako, 30 litro inguruko poltsak erabiltzea eta beti edukiontziaren barruan uztea gomendatzen da.
Helburua errefusa murriztea eta birziklapena handitzea da, batez ere organikoa. Gogoan izan oso garrantzitsua dela hondakinak behar bezala bereiztea eta edukiontzi bakoitza erabiltzea.
Ekoizle handia bazara eta poltsa handiagoak sortzen badituzu, kontsultatu Udalean berariazko kudeaketa-sistema. Edukiontziekin gorabeheraren bat izanez gero, jakinarazi Udalari.
Edukiontzi organikoa 3 egunetan itxiko da. Oraindik zure txartela jaso ez baduzu, Udaletxean egin dezakezu ohiko ordutegian edo azaroaren 3an eta 4an, 18:30etik 20:00etara.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta barkatu aldaketa hauek sor ditzaketen eragozpenak.
Gracias por vuestra colaboración y disculpad las molestias que estos cambios puedan ocasionar