Aguraingo Udalak “AGURAIN BONO” kanpaina berri bat jarriko du abian
2023/11/20

Agurain 2023-11-20. Gaurtik aurrera eta 2024ko urtarrilaren 31a arte, Aguraingo Udalak eta Lautada Bizirik ACICSA elkarteak, 15 euroko balioa duten 2000 bonu jarriko dituzte zirkulazioan. Ondoren, bonu horiekin 20 euroko erosketak egin ahal izango dira herriko saltokietan, 5 euroko deskontu horrek erosketak erakargarriagoak egingo dituelakoan.
Aguraingo Udala jakitun da saltoki txikiek herriko bizitza sozioekonomikoan duten garrantziaz eta diruz lagunduko du ekimena osorik, Lautada Bizirik ACICSA elkarteak Udalarekin duen hitzarmenaren bidez. Kanpaina honetan Aguraingo enpresaburu autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek hartuko dute parte, Lautada Bizirik ACICSA elkarteko kide izan ala ez.
Atxikitako establezimenduak kartel bat jasoko du, gaurtik aurrera erakusleihoan edo leku ikusgarri batean jartzeko konpromisoa hartzen duena. Horrez gain, saltoki parte hartzaile guztien zerrenda eta ekimenaren nondik norakoak udaleko web orrialdean egongo dira eskuragarri.
Bonoei dagokionez, Aguraingo Udalaren harreran eskuragarri kanpaina amaitu arte, udalerrian erroldatuta dauden adin nagusiko pertsonek erosi ahal izango dituzte. Erroldatuta ez dauden adinekoek, ordea, 2023ko abenduaren 20tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte.