Eduki publikatzailea

null Urtarrilaren hitzaldiak

Urtarrilaren hitzaldiak

Charlas en Enero

 

"Agirtu zure etxeko energia-faktura eta ikasi nola aurreztu"

Urtarrilaren 17an, asteazkena, Aguraingo Udalarekin elkarlanean Vital Fundazioak etxeko faktura energetikoa deszifratzen eta aurrezten ikasteko aukera eskaintzen du. Fakturak ekar ditzakezu

"Euskararen erabileraz proposamen linguistiko berria eta eredu aldaketa"

Euskararen egoera orokorra ez da batere ona. Azken 40 urteotan euskararen ezagutza igo bada ere, erabilera makala da.

Oso kezkagarria da euskararen atzerakada, azken urteotan, Euskal Herriko tokirik euskaldunenetan, gure “arnasguneetan”. Inkesta guztiak bat datoz esatean euskararen erabilera jaisten ari dela herri euskaldunenetan, bertan gertatu diren aldaketa kultural, soziologiko, teknologiko eta demografikoen ondorioz.

Proposamen linguistikoa aurkeztuko du Josu Alberok, Naziogintza elkartetik, joera negatibo hori zuzentzeko eta euskararen egoera linguistiko orokorra iraultzeko. Lurraldetasun linguistikoaren printzipioan oinarritzen den proposamena. Premiazkoa da proposamen linguistiko berriak mahai gainean jartzea, gaur egungo hizkuntza-politikekin jarraituz ezinezkoa baita euskarak aurrera egin dezan.

Elkarteak haien proposamena aurkeztuko du, eta zuen iritziak eta ekarpenak hartuko ditu.