Eduki publikatzailea

null BERBALAGUN martxan da

BERBALAGUN martxan da

BERBALAGUN ya está en marcha

Aguraingo Udalak herritar guztioi jakinarazten dizue, BERBALAGUN martxan dagoela. Egitasmo honen bitartez herriko euskaldun elkarrekin erlazionatzen dira; batzuek zein besteek euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten, kideen arteko harreman sarea sendotuz.

Azken batean, helburua herritar orori euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea eta euskararen presentzia gure kaleetan eta gizartean areagotzea da.

Maiztasuna: astean ordubete.

Ordutegia: aukerakoa.

Izena emateko epea: azaroaren 31ra arte.

Matrikulazioa: doakoa.

Informazioa eta izen-ematea: AEK Euskaltegia, zapatari kalea 31

Tel.: 607 628 342