Eduki publikatzailea

Aguraingo Udal Gobernuak adierazi du kezkatuta dagoela kale-garbiketako zerbitzuaren lan-gatazkagatik eta horrek udalerriko jaietan izango dituen ondorioengatik

Aguraingo Udal Gobernuak adierazi du kezkatuta dagoela kale-garbiketako zerbitzuaren lan-gatazkagatik eta horrek udalerriko jaietan izango dituen ondorioengatik

Aguraingo Udal Gobernuak atzo jakin zuen urriaren 4, 5, 6, 10, 11 eta 12an kale-garbiketako zerbitzuan sei eguneko greba-deialdia egin zela, Aguraingo jaietan.

Raúl López de Uralde alkateak adierazi duen bezala, "harrituta eta kezkatuta gaude kontratu hau berritzeak, duela urtebete eskas, % 60ko hazkunde ekonomikoa ekarri zuelako helburu argi batekin: kale-garbiketako kalitatezko zerbitzua eskaintzea, langileentzako lan-baldintza duinekin. Hori da, hain zuzen ere, datozen orduetan zerbitzu horren ardura duen enpresari helaraziko dioguna"

Informazioa