Eduki publikatzailea

Agurainek hezkuntzari eskatu dio gizarte eta hezkuntza programa baten ezarpena errazteko

Hezkuntza sailarekin bilera bat egitea eskatu du, udalerriko ikastetxeekin adostutako programa bat abian jartzeko.

Aguraingo Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatu dio Lope De Larrea Ikastola HLBHIP, CPEIPS Lautada Ikastola HLBHIP eta IES Aniturri BHI ikastetxeekin adostutako gizarte- eta hezkuntza-programa bat udalerrian ezartzea erraztu dezala. Programa honen helburua udalerriko haur eta nerabeen ongizatera, inklusiora eta justizia sozialera bideratutako politika publikoak abian jartzea da.

Plana egiteko, diagnostiko bat egin da 10-18 urteko ikasleekin, eta ikastetxe guztiek parte hartu dute.

Orain, Aguraingo Udalak laguntza-zerbitzua kontratatzeko hurrengo urratsa eman behar du, baina Hezkuntza Sailak zailtasunak jarri ditu, duela hilabete baino gehiagotik Udalarekin biltzea saihestu baitu.

Ohar osoa