Eduki publikatzailea

Agurainek udal zergak eta tasak eguneratuko ditu hobariak handituz

Udal Gobernuaren proposamenak OHZren hobarien onuradun diren etxebizitzen maila eta zaborren tasa handitzen ditu, urteko 33.152 eurorainoko errenta duten bizikidetza-unitateei aplikatuko baitzaizkie.

Era berean, OHZn % 25eko hobaria izango dute udalerrian instalatutako energia-komunitateetako etxebizitzek.

Agurain 2025/09/25. Udal Gobernuak 2026ko ekitaldirako ordenantza fiskalen hasierako proposamena aurkeztuko du gaur batzorde informatiboan. Berritasunen artean, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta zaborren tasa hobari gehiago sartu dira. Horrela, 2026ko urtarriletik aurrera, urteko 24.865 eta 33.152 euro arteko errentek ere % 25 eta % 75 arteko beherapena izango dute zergan.

Beste berritasunetako bat da zergaren kuotaren ehuneko 25eko hobaria ezartzen dela sistema fotovoltaikoak jartzeagatik auzo-erkidegoetan edo udalerrian instalatutako energia-komunitateei lotutako higiezinetan./p>

Informazio gehiago