Agurainek materia organikoko edukiontzi guztietara zabaldu du txartel bidezko irekiera
2026/09/08
Aguraingo Udalak beste urrats bat eman du hondakinen bilketa hobetzeko. Kasu honetan, hondakinen gaikako bilketa hobetzeko helburuarekin, bereziki materia organikoarena, edukiontzi marroi guztietara zabalduko da txartel bidezko irekiera sistema. Aurretik, sistema berri honen xehetasunen berri emango zaie herritar guztiei. .
Horretarako, udalerriko etxebizitza eta lokal komertzial guztiak bisitatzeaz gain, batzar irekia deitu da irailaren 9rako, asteazkenerako.
Txartel bidezko irekiera-sistema berri hau dagoeneko martxan dago materia organikoko sei edukiontzi marroitan. Hemendik aurrera, materia organikoaren edukiontzi guztietara zabalduko da, eta borondatezkoa izango da erabilera. Azken helburua hondakinen bilketaren kalitatea hobetzea da, bereziki materia organikoarena, Asparrenan hondakin organikoak tratatzeko planta berri bat martxan jarri ondoren.