Agurainek gazteentzako alokairu sozialeko etxebizitzak hartuko dituen Bustamante jauregiko proiektua martxan jarri du
Agurainek gazteentzako alokairu sozialeko etxebizitzak hartuko dituen Bustamante jauregiko proiektua martxan jarri du
2024/09/11
Aguraingo Udalak Gobernu Batzordean erabaki du ALBEROLA ARQUITECTURA Y URBANISMO S.L.P. enpresari esleitzea Bustamante eraikina birgaitzeko proiektua idazteko lana eta obra zuzendaritza lanak. Guztira, 89.854,60 euroko esleipena izango da. Enpresak egindako proposamenaren arabera, hilabete eta erdiko epean gauzatuko luke I. fasea, hau da, proiektua idaztea.
Obra zuzendaritza, aldiz, 2025eko lehen hiruhilekoan abiatuko litzateke, izan ere, ordurako aurreikusten da birgaitze obren hasiera.