Eduki publikatzailea

Agurainek Foru Aldundiari eskatu dio papera eta kartoiaren bilketa bermatzeko beharrezko neurriak har ditzala

Aguraingo Udalak bere kezka adierazi du paper eta kartoia biltzeko zerbitzuarekin. Izan ere, duela urtebete baino gehiagotik zerbitzu hori oso modu “eskasean” garatu da eta udan enpresa aldatu zenetik zerbituak nabarmen egin du okerrera. Hori dela eta, atzo Aguraingo Osoko Bilkurak Arabako Foru Aldundiari eskatu zion bere erantzukizuna bere gain har dezala eta beharrezko neurriak har ditzala zerbitzu hori Aguraingo udalerrian behar bezala gara dadin.

Izan ere, une honetan Udalak ez daki zein maiztasun, egun eta zonaldetan garatu behar den zerbitzua Aldundiak ez duelako inolako erantzunik ematen. Eta arazoek jarraitzen duten bitartean, Udalak bere baliabide propioak erabiltzen ari da edukiontziak garbitzeko eta lurrean uzten diren kartoiak jasotzeko.

Informazio gehiago