Agurainek edukiontzi marroia itxiko du azaroaren 4an
2026/10/30
Aguraingo Udalak hondakinak gaika biltzeko sistema berria ezartzen jarraitzen du. Gaur egun, udalerria I. fasean dago, borondatezkoa da, eta aukera ematen du herritarrak errazago egokitzeko, sistemaren funtzionamendua egiaztatzeko eta hondakinak bereizteko ohitura berriak sortzen laguntzeko.
Azaroaren 4tik aurrera, materia organikoaren edukiontzia itxita egongo da, eta beharrezkoa izango da txartela edo telefono mugikorrean “Ireki” aplikazioa erabiltzea, edukiontzi marroien gaintapa irekitzeko. Hondakin organikoak poltsa konpostagarrietan soilik utzi beharko dira edukiontzi marroiean, bildutako materia organikoaren kantitatea eta kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Etxeetan organikoa bereiztea errazteko, Udalak 10 litroko kubo aireztatuak eta poltsa konpostagarriak eskaintzen ditu doan udal-bulegoetan. Oharra Osoa