Agurainek bere giza baliabideak berrantolatuko ditu zerbitzuak hobetzeko eta belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko
Agurainek bere giza baliabideak berrantolatuko ditu zerbitzuak hobetzeko eta belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko
2024/10/01
Aguraingo Udaleko langileen batez besteko adina 47,7 urtekoa da, eta langileen %32a 56 urtetik gorakoak dira. Hori dela eta, Aguraingo Udalak plantilla gaztetu, belaunaldien arteko erreleboa bermatu eta lanpostuak eta horien egitura organikoa udalerriko beharrizan berrietara egokitu ahal izateko prozesuari ekin nahi dio. Horretarako, Kudeaketa Publikoko Aholkulariak enpresari esleitu dio aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzua, lanpostuen balorazioa egiteko. Kontratua 38.000 eurokoa da, eta lanak urtebeteko epean egin beharko dira.