Eduki publikatzailea

Agurainek astelehenean irekiko ditu udako igerilekuak Igerilekuen berdegunean kokatutako banku eta mahaiak aldatu dira eta, horrez gain, tabernaren eremua ere berritu egin da.

Aguraingo Udalak datorren astelehenean, ekainaren 1ean, emango dio irekiera udako igerilekuen kanpaina berriari eta astelehenetik ostiralera irekita egongo da goizeko 8:30etatik gaueko 20:00ak arte. Asteburuetan, aldiz, goizeko 9:30etatik gaueko 21:30ak arteko ordutegia izango dute.

Ekainaren 1etik irailaren amaiera arteko udako udal igerilekuen kanpainan zehar haur eta gazteentzako 2 jolas jarduera daude aurreikusita astero.

Ohar osoa atxikita