Eduki publikatzailea

Agurainek amiantoaren errolda egiteko lanak amaitu eta berau eraikin publikoetatik erretiratzeko plana aktibatu ditu

Aguraingo Udalak amaitutzat eman ditu amiantoa duten instalazio eta eraikinen inbentarioa egiteko lanak. Bureau Veritas enpresa espezializatuak egindako lanaren arabera, aztertutako 1235 kokapen publiko eta pribatuetatik 133k amiantoa duten elementuak dituzte. Oinarrizko errolda hori "EAEko amiantoaren udal-erroldak egiteko gida metodologikoa" izeneko IHOBEren gidako jarraibideei jarraituz egin da.

Informazio gehiago

Aguraingo amianto-erroldaren memoria