Eduki publikatzailea

null Agurainek amiantoa duten instalazio eta eraikinen inbentarioa eta berau erretiratzeko plana egiteko izapideak hasi ditu

Agurainek amiantoa duten instalazio eta eraikinen inbentarioa eta berau erretiratzeko plana egiteko izapideak hasi ditu

Apirilaren 15a, astelehena, izango da enpresek lanak kontratatzeko eskaintzak aurkezteko azken eguna eta lanen lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 26.080,70 eurokoa da. Aguraingo 800 instalazio-eraikin publiko eta pribatu inguru aztertuko dira kontratu honen bidez.

Agurain. 2024-04-02. Aguraingo Udalak amiantoa duten instalazio eta eraikinen inbentarioa eta berau erretiratzeko plana egiteko izapideak hastea erabaki du Tokiko Gobernu Batzordean. Lanaren ondorioak ekainaren erdialdean ezagutzea aurreikusten dugu.

IKUSI PRENTSA OHARRA