Agurainek amiantoa duten instalazio eta eraikinen inbentarioa eta berau erretiratzeko plana egiteko izapideak hasi ditu
2024/04/02
Apirilaren 15a, astelehena, izango da enpresek lanak kontratatzeko eskaintzak aurkezteko azken eguna eta lanen lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 26.080,70 eurokoa da. Aguraingo 800 instalazio-eraikin publiko eta pribatu inguru aztertuko dira kontratu honen bidez.
Agurain. 2024-04-02. Aguraingo Udalak amiantoa duten instalazio eta eraikinen inbentarioa eta berau erretiratzeko plana egiteko izapideak hastea erabaki du Tokiko Gobernu Batzordean. Lanaren ondorioak ekainaren erdialdean ezagutzea aurreikusten dugu.