Agurainek 2027eko aurrekontuak prestatzeko prozesuan aurrera urratsa eman du
2026/10/26
Udal gobernuak aurrekontuaren lehen zirriborroa aurkezten du gaur, 11.242.982 eurokoa, eta 15 eguneko epea zabaltzen zaio oposizioari proposamena aztertu eta zuzenketak egiteko.
Aurrekontua izapidetzeko egutegiak ezartzen duen bezala, udal gobernuak gaur aurkezten du 2026. urterako aurrekontuaren lehen zirriborroa Ogasun Batzordean, guztira 11.242.982 eurokoa, 2026an baino % 14 txikiagoa. Lehen zirriborro hori oposizioko taldeak aztertuko du, eta 15 eguneko epea izango dute egoki iritzitako zuzenketak aurkezteko.
Aurrekontuaren hasierako onarpena azaroaren 26ko osoko bilkurarako aurreikusita dago.