Agurainek 2025eko aurrekontuak prestatzeko prozesuan aurrera urratsa eman du
2024/10/23
Udal gobernuak aurrekontuaren lehen zirriborroa aurkeztu du, 11.790.539 eurokoa, eta 18 eguneko epea zabaltzen zaio oposizioari proposamena aztertu eta zuzenketak egiteko.
Datorren azaroaren 13an herritarrentzako informazio-batzarra egingo da.
Aurrekontua izapidetzeko egutegiak ezartzen duen bezala, udal gobernuak atzo aurkeztu zuen 2025. urterako aurrekontuaren lehen zirriborroa Ogasun Batzordean, guztira 11.790.539 eurokoa, 2024an baino % 24 txikiagoa. Lehen zirriborro hori oposizioko taldeak aztertuko du, eta 18 eguneko epea izango dute egoki iritzitako zuzenketak aurkezteko. Aurrekontuaren hasierako onarpena azaroaren 28ko osoko bilkurarako aurreikusita dago.
Lehen zirriborro honetan, ekainean hasitako partehartze-prozesuan herritarrek aukeratutako proiektuak jasotzen dira. Prozesu horretan, guztira, 19 proposamen jaso ziren baina teknikariek berrikusi eta herritarren bozketa-fasea igaro ondoren, bi izan ziren udal-aurrekontuetan sartzeko hautatuak, guztira 100.000 euroko aurrekontuarekin. Alde batetik, tirolina bat izango duen Errekako haur-parkea eraberritzea eta, bestetik, Errege Atariaren eta Udalaren arteko pasealekuko argiztapena hobetzea.