Agurainek, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatuko du areto futbol topaketa baten bitartez ospatuko du Oriamendi Kluba eta Saharako areto-futbol selekzioaren artean.
2026/04/01
Aguraingo Udalak bat egin du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatzeko antolatu den areto-futbol topaketarekin. Datorren larunbatean, apirilak 4, arratsaldeko 17:00etan lehiatuko dira Saharako areto-futbol selekzioa eta Aguraingo Oriamendi Klubeko lagunak Lezao Kirolgunean.
Saharako areto-futbol selekzioko jokalariak apirilaren 3tik 5era egongo dira Agurainen eta apirilaren 4ean harrera egingo zaie Aguraingo Udaletxean goizeko 10:00etan. Udaletxeko harreraren ostean jarduera ezberdinak antolatu dituzte eta arratsaldeko 17:00etan izango da kirol ikuskizuna Lezao Kirolgunean.