Eduki publikatzailea

null Aho batez onartu da ekimena osoko bilkuran eskualdean ez dagoelako inolako baliabiderik.

Aho batez onartu da ekimena osoko bilkuran eskualdean ez dagoelako inolako baliabiderik.

Aguraingo Udaleko Osoko Bilkurak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Lautadako haur eta nerabeek osasun mentala eta gaixotasun mentalak artatuko dituen zerbitzu publiko bat eskualdean bertan martxan jartzea. Ekimena “Burua Zaindu Lautada” taldeak aurkeztu zuen atzoko osoko bilkuran eztabaidatzeko eta aho batez onartu egin zen.

Izan ere, gero eta gehiago dira haur eskola, ikastola zein institutuetan edota haurrak edo nerabeak biltzen diren guneetan identifikatzen diren arazo psikologikoak dituzten haur eta nerabeak. Eta datu ofizialek hala adierazten dute. Osakidetzak emandako datuen arabera, Arabako Osasun Mentaleko Sarean 54 dira artatzen diren Lautadako haur eta gazteak.

Daturik ez badago ere, beste asko dira Gasteizko kabinete pribatuetara joaten diren familiak.

informazio gehiago