Eduki publikatzailea

null Beharra duten pertsona autonomoei Etxeko Laguntza Zerbitzuan murrizketarik ez aplikatzeko eskatu dio Agurainek Arabako Foru Aldundiari

Beharra duten pertsona autonomoei Etxeko Laguntza Zerbitzuan murrizketarik ez aplikatzeko eskatu dio Agurainek Arabako Foru Aldundiari

Agurain. 2024-03-22. Gaur egun, Agurainen, menpekotasun arriskua duten edo oraindik autonomoak diren 23 pertsonak dute Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, asteko hiru ordukoa. Hala ere, Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen sailak jarraibide bat igorri die Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei, arreta-orduak aldatzeko. Hala, 0 gradurako (pertsona autonomoak edo menpekotasun arriskuan daudenak), salbuespenezkoa izango da, eta ez zaio erabiltzaile gehiagori eskainiko.

IKUSI PRENTSA OHARRA