Agurainek aurrekontuak egiteko prozesua hasi du
2023/10/24
Herritarrek azaroaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak udal bulego eta webgunean.
Azaroaren 15ean batzarra egingo da.
Datorren 2024rako Udal Aurrekontuak prestatze prozesuari begira, Aguraingo Udalak abian jarri du aurrekontu partehartzaileak egiteko prozesua eta asmo horrekin herritarren iritzia jaso nahi du.
Horrela, datorren azaroaren 2ra arte, ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izango dira iradokizunen postontziaren bidez web-orrian edo udal-bulegoetan bertan. Gainera, azaroaren 15ean, asteazkenean, 19:00etan, batzar irekia egingo da Aguraingo Udalean, 2024ko aurrekontuaren funtsezko ildoak aurkezteko eta egin beharreko ekarpenak jasotzeko.