Eduki publikatzailea

null Altsasu Miranda korridorean aldiriko tren zerbitzua martxan jartzeko eskatuko dio Agurainek Eusko Jaurlaritzari

Altsasu Miranda korridorean aldiriko tren zerbitzua martxan jartzeko eskatuko dio Agurainek Eusko Jaurlaritzari

Agurain solicitará al Gobierno Vasco a iniciar la puesta en marcha de un servicio ferroviario de cercanías en el corredor Altsasu-Miranda

Altsasu Miranda korridorean aldiriko tren zerbitzua martxan jartzeko eskatuko dio Aguraingo osoko bilkurak Eusko Jaurlaritzari. Hala zegoen jasota astearteko Batzorde Informatiboan mahai gainean jarri zen mozio batean. Era berean, eskatzen da Euskotren iza tea zerbitzu hori kudeatuko duen operadorea eta geraleku berriak ezartzea aztertzea, bereziki korridorearen industria guneetan.

Gaur Aguraingo osoko bilkurak babestuko duen mozioak gogorarazten du larrialdi klimatikoko egoera batean ezinbestekoa dela mugikortasun eredu jasangarriagoa sustatzea, kalitatezko garraio kolektibo eta publikoa sustatuz. Gogorarazi du, gainera, Europako tr enbideak liberalizazio fasean murgilduta daudela aspaldian, eta, beraz, ez dagoela oztoporik Renfe ez den beste operadore autonomiko batek, Euskotrenek, esaterako, aldiriko zerbitzua emateko Miranda Gasteiz Altsasu korridorean. Hori guztia aldiriko zerbitz uen eskumena Eusko Jaurlaritzari transferitzea onartu denean.

Raúl López de Uralde Aguraingo alkateak gogorarazi du horrelako zerbitzu batek udalerriko mugikortasuna hobetzen lagunduko lukeela, eta, gainera, herritarrei eta industrialdean lan egiten dutenei kalitatezko zerbitzua eskaintzea ahalbidetuko lukeela..

alkatea.raul@agurain.eus

IKUSI PRENTSA OHARRA