Agurainek 10.000 euro zuzenduko ditu hirigune historikoan hutsik dauden lokaletan jarduera ekonomikoak sustatzeko
Agurainek 10.000 euro zuzenduko ditu hirigune historikoan hutsik dauden lokaletan jarduera ekonomikoak sustatzeko
2024/09/24
Udalerriko jarduera ekonomikoa sustatzeko eta Aguraingo hirigune historikoan hutsik dauden lokalak okupatzen laguntzeko, Udalak laguntza-deialdi bat onartu du. Laguntza horrek lokalaren alokairua ordaintzen den 12 hilekoen % 50 hartuko du, gehienez hilean 300 euro. Horretarako, Aguraingo Udalak 10.000 euro erreserbatu ditu, baina partida handitu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero.