Agurainek kirolaren lehen kontseilu sektoriala sortu du
2025/06/11

Aguraingo Udalak lehen aldiz deitu du gaur kirolaren arloko kontseilua. Organo horrek aholkularitza eskainiko dio kirol arloaren ardura duen Udaleko sailei. Herritarren parte hartzea sustatuko duen organo berri honen sorrera bat dator Aguraingo kirol-instalazioetan egiten ari diren obrekin.
Horregatik, bisita bat antolatu da datorren uztailaren 29an, 10:00etan. Bisitara herriko kirol klub eta elkarteak gonbidatuta daude.