Hondakin organikoen birziklapen kit-a udaletxean zain duzu!
2024/12/17
Aguraingo udaletxetik hondakin organikoen birziklapena sustatu nahi dugu eta herritarrei ahalik eta errazago egitea izango da gure helburu nagusia. Horregatik, zuen eskura jartzen dugu doako birziklapen-kit-a, hurrengo materialak barne hartzen dituena:
-Etxeko kuboa
-Poltsa konpostagarriak
Zuen kita jasotzeko, gerturatu udaletxera (bigarren solairua) honako ordutegian:
-Goizean: Astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 12:30etara
-Arratsaldean: Astelehen eta asteazkenetan, 16:30etatik 19:00etara
Hondakin organikoak kokatu berriko edukiontzi marroietan bota behar dira.
Zalantzarik izanez gero, deitu 945 30 01 55 zenbakira edo idatzi ingurumena@agurain.eus posta elektronikora.