Eduki publikatzailea

null Hondakin organikoen birziklapen kit-a udaletxean zain duzu!

Hondakin organikoen birziklapen kit-a udaletxean zain duzu!

Aguraingo udaletxetik hondakin organikoen birziklapena sustatu nahi dugu eta herritarrei ahalik eta errazago egitea izango da gure helburu nagusia. Horregatik, zuen eskura jartzen dugu doako birziklapen-kit-a, hurrengo materialak barne hartzen dituena:

-Etxeko kuboa

-Poltsa konpostagarriak

Zuen kita jasotzeko, gerturatu udaletxera (bigarren solairua) honako ordutegian:

-Goizean: Astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 12:30etara

-Arratsaldean: Astelehen eta asteazkenetan, 16:30etatik 19:00etara

Hondakin organikoak kokatu berriko edukiontzi marroietan bota behar dira.

Zalantzarik izanez gero, deitu 945 30 01 55 zenbakira edo idatzi ingurumena@agurain.eus  posta elektronikora.

 

Bideo

 

Informazio gehiago