Irakurketa kluba

Inprimatu

Liburutegiak Irakurketa Kluba dauka pasa zen ikasturtetik. Bere dinamika irakurritako liburuaren inguruko inpresioak partekatzean datza. Horrela, hilabetero liburutegiak banatutako liburu bat irakurtzen dute klubeko kideek eta behin amaituta, honi buruz hitz egiteko biltzen dira.

Irakurketak ematen diguna beste pertsona batzuekin partekatzeko aukera paregabea da, esperientzia oso dibertigarri eta aberasgarria. 

Taldearen bilerak ostegunetan izan ohi dira, arratsaldeko 18:30ean, musika eskolako gelan.

2015-2016 ikasturteko programazioa icono pdf

 irakurketa erraza