Musika eskolaren historioa

Inprimatu
Share

Aguraingo Udal Musika Eskola 1984-1985 ikasturtean hasi zen lehenengo urratsak ematen. Ikasturte horretan solfeo ikasgaia besterik ez zen eman , eta hurrengo ikasturtean piano eskolekin hasi ziren. Ondorengo ikasturteetako irakasle berrien etorrerarekin Musika Eskolak akordeoi eta txistu eskolak emateari ekin zion.

Urte hauetan zehar, Musika Eskolaren garapena handia izan da, gaur egun 274 ikaslek eta 15 irakaslek osatzen dute, eta ikasgai sorta handia eskaintzen du: musika eta mugimendua, musika-hizkuntza, kantu solista eta korala, biolina, zeharkako txirula, tronpeta, txeloa, klarinetea, saxofoia, perkusioa, pianoa, eskusoinua, gitarra, organoa, txistua, alboka, dultzaina, trikitixa, baxua eta gitarra elektrikoa, harmonia modernoa eta instrumentu-taldeak.

1986-87 ikasturtean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Aguraingo Udal Musika Eskolari Oinarrizko Mailarako Baimendutako Zentro Ez Ofizialaren aitortza eman zion, Jesus Guridi Kontserbatorioan adskribitutakoa 1988-89 ikasturtean. LOGSE legea indarrean sartu zenean, 1992-93 ikasturtean, Udal Musika Eskola Publikoa bilakatu zen, eta irakaskuntza ez arautua ematen hasi zen.

2009-2010 ikasturtean, "AGURAIN" Udal Musika Eskola Publikoak 25 urte bete zituen, eta 2009ko abenduaren 9an, Kale Nagusitik Zapatari kalean dagoen eraikin modernora lekualdatu zen.

Kexak eta iradokizunak

Kexak eta iradokizunak udalari

Gehiago irakurri...

Lan eskaintzak

Udalaren lan eskaintzak

Gehiago irakurri...

 

Kontratatzailearen profila

Kontratazio mahaia eta lizitazioak

Gehiago irakurri...