Aguraingo Haurreskola

Inprimatu

LOGO X Urte II

 

Zer da Haurreskolak Partzuergoa?

Haurreskolak Partzuergoa 0 eta 2 urte bitarteko haurreskola publikoak kudeatzen dituen entitate publikoa da. Entitate hau Eusko Jaurlaritza eta udalen artean sinatutako hitzarmenari esker sortzen da.

Haurreskolak Partzuergoaren helburua 0 eta 2 urte bitarteko haurrei zuzendutako hezkuntza-zerbitzu osoa eskaintzea da, hala nola laguntza soziala, bereziki lana eta familia bizitza bateratzearen arloan.

Aguraingo Haurreskola 2009-2010 ikasturtean sortu zen.

 

Gure helburuak

Haurreskolak Partzuergoak haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta soziala bultzatzen du, helburu zehatz batzuetan oinarriturik:

  1. Familiaren laguntzarekin, haurraren garapen osoa sustatzea, ingurunea ezagutzen laguntzea, haren nortasuna indartuz.
  2. Haurrek, garapen ebolutibo orekatua izateko, haien hezkuntza prozesuan izan ditzaketen hutsuneen eta gabezien aurrean, hezkuntza prebentiboa eta orekatzailea sustatzea.
  3. Hezkuntza eta laguntza jardueren barruan hauek guztiak barne hartzen diren hezkuntza globala sustatzea: gorputza, objektua, ekintza, pentsamendua, bestea, nia, afektibitatea, arrazionaltasuna, erreala, ametsezkoa.
  4. Hezkuntza sortzailea programatzea, horren bidez, haurrek bilaketa eta abstrakzio berriak egin ditzaten eta kontzientzia har dezaten.
  5. Familiei haurren garapen osoari dagokion laguntza ematea.

 

Gure hezkuntza ezaugarriak

Haurreskolak Partzuergoak, euskara komunikatzeko eta ikasteko hizkuntza moduan erabiltzeko beharrezkoak diren baldintzak sustatu eta bultzatzen ditu, eta ez du haur edo familiarik diskriminatzen bere komunikazio-hizkuntzagatik.

Haurreskolak Partzuergoak hezkidetzan sinesten du, berdintasunaren aldeko hezkuntzan, sexu-arrazoiengatik inongo diskriminaziorik izango ez duen hezkuntzan, haur guztiek aukera berdinak izan ditzaten garapen ebolutiboaren prozesuan zehar.

Haurreskolak Partzuergoak kontuan izaten ditu haurren ikasketa eta garapen-prozesuak:

 

Eskolako antolakuntza

Aguraingo Haurreskolak bi ikasgela, psikomotrizitate gela eta jantokia ditu.

    1. urtekoen gela: haurren gehienezko kopurua 8. Hezitzaileen kopurua 2.

    1. urtekoen gela: haurren gehienezko kopurua 13. Hezitzaileen kopurua 2.

 

Ordutegiak eta kuotak

Haurreskola goizeko 7,30etatik arratsaldeko 17,00etara dago irekita.

Familiek haurreskola irekita egongo den 208 eguneko arreta zuzenagaitik ordaindu behar duten kostua 11 hileko kuotatan zatitu egiten da. Haur bakoitzak eskolan ematen dituen orduen araberako kuotak hauek dira: