Aguraingo Udalaren Araudi Organikoa
Udal honek, 2019ko uztailaren 3ko osoko bilkura berezian, hasierako onespena eman dio Aguraingo Udalaren arautegi organikoa aldatzeari.
Jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunez, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko; erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onartutzat joko da.