Adierazpen Instituzionalak

Inprimatu
Share

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAAguraingo Udalak bere kezka eta erabateko arbuioa adierazten du Auzitegi Nazionalak Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez Biltzar Nazional Katalaneko presidentea baldintzarik gabe espetxeratzeko eman duen agindua dela eta, erabaki horrek oinarrizko printzipio demokratikoak urratzen dituelako.

Aguraingo Udalak Cuixart eta Sanchez arrazoi politikoengatik atxilotu eta kartzelaratu izana salatzen du.

Aguraingo Udalak bere babesa eta elkartasuna adierazten die Cuixart eta Sanchezi, bai eta Kataluniako gizarte osoari ere, eta biak berehala askatzeko exijitzen du.

Aguraingo Udalak Estatu espainolari eskatzen dio oinarrizko askatasunen aurkako estrategia errepresiboa bertan behera utz dezala demokraziaren funtsezko printzipioen kontrakoa izateagatik.

Aguraingo Udalak berresten du Katáluniak, Euskal Herriak eta munduko gainerako herriek bezalaxe, bere etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa duela, muga herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar delarik.

 Aguraíngo Udalak bat egiten du "Gure Esku Daqo"k eraso hauen aurrean, qaur arratsaldeko 19:30etan Aguraingo Errege Atarian deituriko mobilizazioarekin eta Aguraindarrei bertan parte hartzeko deia luzatzen diegu.

 

Adierazpen Instituzionala LGTBFOBIaren Aurkako Eguna

adierazpena martxoak8Adierazpena

Kexak eta iradokizunak

Kexak eta iradokizunak udalari

Gehiago irakurri...

Lan eskaintzak

Udalaren lan eskaintzak

Gehiago irakurri...

 

Kontratatzailearen profila

Kontratazio mahaia eta lizitazioak

Gehiago irakurri...