SIMULAKROA LAUTADAN

Inprimatu

renderImageAdapt

Aurten, Lautadan, 2020ko Euskaraldiaren simulakro txikia egingo dugu, 7 egunez Euskaraldia simulatuko dugu: urriaren 21etik 27ra.

Simulakroan, 2018ko Euskaraldian bezalaahobizi edo belarriprest izaten jarraituko dugu, ahal dugun etxekoekin, ezagunekin, lankideekin, kuadrillakoekin eta ikaskideekin, eta edizio berri honetan entitateek sortuko dituzten arigune berrietako kide guztiekin. Ariguneetan belarriprest eta ahobizi izatea askoz errazagoa da, arigunetan kide guztiek euskaraz ulertzen baitute.

2019 eta 2020ko berrikuntza hauxe da: Elkarte, lantegi, denda, ikastetxe edo instituzioek erraztasunak eman behar dituzte, entitateak parte-hartzaile izango dira, erabakiak eta neurriak hartuko dituzte. Euskaraz ulertzen dutenak aktibatu behar dituzte: airguneak sortuz edo kideak babestuz.

Lautadako aurtengo Simulakroan ez da izena eman behar, baina txapak banatuko ditugu urriaren 7tik aurrera

Informazio gehiago web gunean: https://lautada.euskaraldia.eus/