IRAGARKIA: AGURAINGO UDALERRIAREN ITXIERA PERIMETRALA
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariaren urtarrilaren 25eko Ebazpenaren arabera, Agurain-Salvatierra, Lehendakariaren urtarrilaren 12ko 4/2021 Dekretuan aurreikusitako neurriak aplikatzeko eraginpeko udalerrien artean sartzen da, azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia-tasak 500 kasu positibo edo gehiago izateagatik. Hori dela eta, murrizketa batzuk aplikatuko zaizkio , horien artean.
- Udalerriaren itxiera perimetrala, hortaz, udalerrian mugatu egiten da pertsonen sarrera eta irteera, dekretu horretan ezarritako salbuespenekin (osasun-zentroetara joatea; lanbide eta lan-betebeharrak; bizilekura itzultzea; adinekoen, adingabeen eta mendekoen laguntza eta zaintza; eta abar. Ikusi dekretua).
- Debekatuta dago eskola-kirola eta taldeko kirola egitea. Gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egiten jarraitu ahal izango dira.
Horrez gain, herritarrei gogorarazi nahi diegu zirkulazio askea 22:00etatik 06:00etara mugatuta dagoela, eta une honetan egin behar dugula gehien erabilera publikoko edo pribatuko guneetan familia edota gizarte-bilerak saihesteko (inoiz ez 4 pertsona baino gehiago), distantzia sozialari eusteko (1,5 metro), maskara erabiltzeko eta higienerako eta babeserako gainerako neurriak hartzeko, kutsatzeak geldiarazteko tresna egokienak baitira