IRAGARKIA: Deportivo Alaveseko mendeurrena
Aguraingo Udalak bat egin du Deportivo Alaves futbol taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldiekin. Urtarrilaren 23an, larunbata, udaletxeko balkoian klubaren bandera jarriz
Modu honetan, Aguraingo Udalak kluba zoriondu nahi du orain arte egindako kirol ibilbideagatik, eta Alaveseko zaleak, ehun urteko historian Lurralde Historiko honetako taldeari emandako babes leialagatik, izan ere, talde arabarra Arabako kirolaren historiaren parte baita.
Herritarrak animatu nahi ditugu ospalizunekin bat egitera, eta leiho eta balkoiak Deportivo Alavesen koloreekin apaintzera.