IRAGARKIA: Premiazko prebentzio-neurriak Coronabirus- covid 19aren eragina murrizteko (10)

Inprimatu
Share

Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak ezartzeko xedez, Aguraingo Udalak, birusaren transmisioa gelditzeko, honako hau ERABAKI DU:

-         Udal eraikin guztiak 21:00etan ixtea, beranduenez.

-         Udaleko kirol-instalazioetan kirola banaka egin ahal izatea, baina aurrez hitzordua eskatuta. Programatutako ikastaroak edo jarduerak mantentzea, betiere maskara erabiliz eta gehienez ere sei pertsonako taldeetan egiten badira. Aretoen edukiera murriztea. Aldagelak eta dutxak ixtea, igerileku estaliko erabiltzaileentzako aldagelak, izan ezik.

-         Harresi Aretoko, Zabalarteko eta Liburutegiko edukiera murriztea.

-         Udalerriko taldeek eta/edo elkarteek eraikin publikoetan egiten dituzten bilerak, entseguak, tailerrak edo antzekoak gehienez ere sei pertsonako taldeetara mugatzea

-         Bertan behera uztea musika eta ahots-izaerako edo dantza-izaerako entsegu eta emanaldi kolektiboak (sei pertsona baino gehiago), salbu eta araututako prestakuntzakoak badira.

-         Musika Eskolan COVID-19 protokoloa aplikatzea du eta taldeak murriztea

-         Haur-parkeak eta skate-pista irekita mantentzea, horiek ixteko aukera baztertu gabe, baldin eta horiek erabiltzeko ezarritako arauak betetzen ez badira.

-         Zuhatzu errepideko kanpoko igogailuaren eta udal-eraikin guztietan dauden igogailuen erabilera pertsona bati mugatzea.

-         Aipatutako neurriak, printzipioz, abenduaren 1eko 00:00ak arte egongo dira indarrean, pandemiaren bilakaera ikusita gerta daitekeen edozein aldaketa alde batera utzi gabe.  + informazioa

Kexak eta iradokizunak

Kexak eta iradokizunak udalari

Gehiago irakurri...

Lan eskaintzak

Udalaren lan eskaintzak

Gehiago irakurri...

 

Kontratatzailearen profila

Kontratazio mahaia eta lizitazioak

Gehiago irakurri...