Natura ondarea

Inprimatu

 

Entziako Ingurune Naturala:

Bioaniztasun handia duen ingurune naturala da eta Natura 2000 Sarearen baitan aurkitzen da. Haritzek, pagoek, intsusek, hurritzek... edertasun handia ematen diote paisaia honi, non, beste animalien artean, zapelatz liztorjaleak, buztangorri argiak eta basakatuak bizi diren.

Abeltzaintza mantentzen da eta hori gizakiaren antzinako presentziarekin nahasten da, historiaurreko aztarnetan agertzen dena.

Bertan ibiltzea erraza da eta adin eta gustu ezberdinetako pertsonentzat ibilbideak ditu aukeran. Txangorik erakargarrienetako bat, Erroitegi eta Musitu herriak lotzen dituen Igoroin sakaneraino doana. Legaireko zelaietatik ibiltzea ere aukera erakargarria da.